Gabonetako ‘udalekuak’, aurten ere

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 24a, 01:00

Abenduaren 26tik 30era, eta urtarrilaren 2tik 5era Negulekuak izango dira, goizez. Izena emateko aukera zabalik dago, abenduaren 14ra arte.

Bigarren urtez, Negule­ku­ak antolatu ditu Dobera euskara elkarteak. Helburua da, neguko oporraldian ere, haurrei aisialdirako tartea es­kaintzea, euskeraz. 2003 eta 2008 urte bitartean jaiotako haurrei dago zuzendua, hau da, 4-9 urte bitarteko haurrei. Negule­kuak abenduaren 26tik 30era, eta urtarrilaren 2tik 5era izango dira, goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean. Izen-ematea zabalik dago, abenduaren 14ra arte.

Aisialdia, euskeraz
Gabonetako oporraldian ere, aisialdirako tartea eskaintzea da Negulekuen helburua, baina, beti ere, euskeraz. Adinaren arabera talde desberdinetan banatzen dira haurrak, eta hainbat ekintza antola­tzen dira: jolasak, ipuin kontaketak, eskulanak, antzerkia...

Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik dago, abenduaren 14ra arte. Eskaera orria bete behar da haurraren datuekin, eta Dobera elkartean (Larramendi 11, behea) entregatu, abenduaren 14a baino lehen. Izen-emateak 40 euro balio du bazkideentzat, eta 50 euro gainontzekoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!