Bihar jokatuko dira finalak 16:00etan. Saribanaketa, 18:00etan.
felix Manso edo Javier Corral. Bietan batek jantziko du aurten txapela, Hernaniko Xake Txapelketan. Elkarren kontra jokatuko dute bihar, aurtengo bi onenek. Ondo ezagutzen elkar, biak andoaindarrak baitira, eta elkarte berekoak. Corralek tablak egitea nahikoa du txapela irabazteko, 5,5 puntu baititu, Mansok baino 0,5 gehiago. Mansok irabazi beharra dauka.
Partida hori eta beste hamar jokatuko dira bihar, 16:00etatik aurrera, Zumitza tabernan. Ondoren egingo dute saribanaketa, 18:00etan.
Partida polit asko izango dira bihar, Zumitzan. Lehengo astean Corrali lanak eman zizkion Martiarenak, eta gaur Ijurkoren kontra jokatuko du, bi edo hirugarren postuaren bila. Erdozio eta Ixidro ere elkarren kontra ariko dira...
Sariak emango zaizkie aurrenekoei, Hernaniko onenari, federatu gabeko onenari, eta beteranoenari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!