«Patinek engantxatu egiten dute»

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 24a, 01:00

Nagore Montes da Gipuzkoako Roller Txapelduna. Aurten jokatutako zortzi karreretatik hiru irabazi, eta beste lautan podiuma lortu du. Patinei buruz hitz egin du Kronikarekin, Hernanin bizi den donostiarrak.

ia egunero ibiltzen da patinetan Nagore Montes (Do­nos­tia, 1979). «Orain dela lau urte hasi, eta engantxatu egin nin­tzen». Entrenatu beharra dau­ka, izan ere, goi mailan dabil konpetizioan. Aurtengo denboraldian Gipuzkoako Txa­pel­keta irabazi du, eta beste hiru proba ere bai: Josetxo Imaz, Arrasate-Oñati, eta Zakila-Bira. Lilatoian eta Valentzian bigarren, Behobia-Donostian hirugarren...

Abiadura, eta taktika
«Adrenalina gustatzen zait. Onartu beharra daukat. Belo­zidadeko patinak arriskua daukate; 70 km orduko abia­dura harrapatu izan dut nik, eta beste batzuk 80 km-koa harrapatzen dute; pentsa, erortzen bazara... eta askotan erortzen gara. Aur­ten Espai­niako Txapelke­ta­ra bi saihets pitzatuta joan nintzen». Taktikak ere, bere biziko garrantzia du rollers-en lehiaketetan. Beste hainbat gauzetan bezala, trena harrapatzea behar beharrezkoa omen da: «zu baino motelagoak diren hiru lagun trenean jartzen badira, pasa egiten zaituzte. Alegia, bata besteari bultzaka. Horregatik, inportantea da trena harrapatzea, eta batez ere, tren ona harrapatzea». Adibidez, aurtengo Beho­bian, tren on batean sartu zen Montes, eta han zen Rafa Romero taldekidea ere. Hark esan omen zion: «jarri nire aurrean, eta nik frenatuko ditut atzekoak». Hala, Cris­ti­nari, bere betiko aurkariari au­rrea hartu zion Montesek.

Helburua, Espainiakoa
Martxoan hasiko du denboraldia Montesek, Espainiako Txapelketarekin. Irabaztera joango omen da. «Aurten go­goz geratu naiz, eta martxoan irabazi egin nahiko nuke, bai. Hori da helburu bat, eta bestea, erresistentzia probak egitea: Lemanseko 24 orduak...».

Konpetitu eta erakutsi
Dena ez da ordea, konpetizioa. Montes erakusten ere ari­tzen da, hasi berriei, Do­nostiaroller taldean (200 per­tsona mugitzen ditu). «Pati­ne­tan erakusten aritzen gara: astelehenetan Ruta del Ganso egiten dugu, 12 km, Igaratik aterata, taldean, eta ikasten ari direnentzat. Osti­raletan, Alderdi Ederren ari­tzen gara... Gero eta jende gehiago etortzen zaigu». Tal­de horretan biltzen dira Her­na­niko beste roller batzuk ere: Rafa Romero, Gorka Otxo­torena, Haizea... Ani­matu nahi duenak, badaki nora jo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!