Oinezko 11 bide, sagardoaren herrian

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 24a, 01:00

Hernani ‘berdeena’ ezagutzeko eta gozatzeko 11 ibilbide prestatu dituzte Hernaniko Udalak, Aranzadik, eta Mendiriz Mendik.

hernaniko mendia, basoa, erriberak... monolitoak, lan­da­reak, bazterren izenak... eza­gutzen al ditugu? Sekulako aberastasuna dauka Hernanik, eta hori erakusteko, oinezko 11 ibilbide prestatu dituzte. Ibilbide errazak dira, ikusga­rriak, ondare edo patrimonio aldetik garrantzia dutenak, eta Hernani guztian banatu di­tuzte; hasi Santa Barbaran, eta Aparraineraino. Asteazkenean aurkeztu zu­ten Hernaniko Ibilbide Sa­rea Biterin, Hernaniko Udalak, Aran­zadik eta Mendiriz Men­dik. Aurkezpena egin zutenak: Luis Intxauspe alkatea, Iñaki Sanz Azkue Aranzadiko kidea, eta Txuso Gomez udal artxi­boko langilea.

Natura zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta gehiago zaindu
Iñaki Sanz Azkuek azaldu zuen, natura ezagutzeak dau­kan garrantzia. «Naturaz gero eta urrutiago egon, orduan eta gutxiago ezagutzen dugu. Zen­bat eta gutxiago ezagutu, orduan eta gutxiago zaindu». Horixe izan da arrazoi nagusia ibilbide hauek prestatzeko. «2002an ikerketa egin zu­ten beste herrialde batean. Umeei erakutsi zizkieten Po­kemonen argazkiak, ea eza­gu­tzen zi­tuz­ten. Eta gero, ingu­ru­ko landare ohizkoenen ar­gazkiak. Ondorioa: poke­mo­nak ezagutzen zi­tuz­ten, eta landareak ez. Eta na­hia­go zu­ten pokemonak man­tendu, lan­dareak mantentzea bai­no». Iñaki Sanz Azkueren esa­­ne­tan, ondare haundia dauka Herna­nik, eta hori ezagutzeko mo­duan prestatu dituzte ibilbi­deak. «Hasi sagardotegietatik, eta Santa Barbarako gotorlekua, edo Ezteizarko pagadiraino».

11 ibilbide, ondo adieraziak
Ibilbidez ibilbide azaldu zuten egindako lana, Txuso Gomez eta Iñaki Sanz-Azkuek. Denek dira ondo egiteko modukoak, zirkularrak, Hernanin hasi eta buka egiten dira, ezaugarri ezberdinak dituzte, ez dira el­ka­rrekin gurutzatzen, eta era­kargarriak dira, gustagarriak. Diptiko urdinak, moreak eta arrosak daude. Denetan azaltzen dira deskribapen ze­ha­­tzak, GPSko trakak eta abar. Ibilbide urdinak lau dira, eta marka txuri-urdinekin daude markatuak. Ibilbide moreak hiru dira (homologatuak ere deitu diete), eta marka txuri-hori eta txuri-berdeak dituzte. Ibilbide arrosak lau dira (free­ri­derrak ere deitu diete), eta ez dute seinalerik. Hala ere, dip­tikoan deskribapen zehatzak daude eta GPSko trakak jarrita. Diptikoak Biterin daude eskuragai, eta laster jarriko dituzte interneten ere.

IBILBIDE BAT: Oindiri bira
Adibide moduan, Hernaniko Kronikak bat aukeratu du: Oindiko bira. Ibilbide urdina da, eta markatua dago, marka txuri urdinekin.
Pardiolatxikin abia­tuko gara, berriro hantxe bukatzeko. Tar­tean pasako ditugu besteak bes­te: Mugarriluze (metro batetik go­rako mugarria), Pozontarri, Mu­nis­kue, Argurutze eta Saratsain.

Balio kultural eta historikoa: Gauza asko aipatu litezke bide honetan. Bat aipatzearren, Muniskue: burdin aroko multzo megalitikoa da, Euskal Herriko haundienetakoa.
l HIU 3, 8,4 km, 02:45 ordu, desnibela: 250 metro.

Hernaniko ibilbideak
Urdinak (diptiko urdina):
    1-Santa Barbara
    2-Sagardotegiak
    3-Oindiri bira
    4-Urruzuno
Homologatuak (dip. morea)
    5-Epele
    6-Ereñotzu
    7-Oberan
Freeriderrak (dip. arrosa)
    8-Latse
    9-Usokori bira
  10-Aparrain
  11-Larregain

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!