Hekimen elkartea sortu dute euskerazko 51 komunikabidek

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 24a, 01:00

Elkartearen helburua da, euskera hutsezko komunikabideen elkarlana bideratzea, euskal komunikazio esparrua indartzeko.

Euskera hutsean lan egi­­ten duten 51 komuni­kabi­dek Hekimen elkartea sortu dute. Asteazkenean aurkeztu zu­ten Donostiako Koldo Mitxe­lenan. Tartean da Tokikom elkartea, Her­na­niko Kronika eta beste hainbat komuni­kabide txiki biltzen dituena. Eta hain zuzen, Hekimen elkartean Tokikomek izango du zuzendaritza. Bere izene­an, Iban Arantzabal izango da presidentea, bi urtetarako. Denera, zortzi kide izango ditu zuzendaritzak: Argia, Berria, Euskal Irratiak, Gaur 8, Gazteberri, Hamai­ka Tele­bista, Tokikom eta Xaloa Telebista.

Elkarrekin indar gehiago
Hekimenen helburua da, euskera hutsezko komuni­ka­bi­deen elkarlana bidera­tzea eta eragile eta institu­zioen aurrean ahots batera­tua izatea, euskal komuni­kazio esparrua indartzeko. «Euskal Herri euskalduna nahi badugu, komuni­kabi­de esparru indartsua izatea ezinbestekoa da. Euskera­ren komuni­kazio esparrua txikia, ahula eta hauskorra da baina, asko gara eta pertsona askoren­gana iris­ten gara. 600 bat langile ga­ra eta ehunka mila pertso­nengana iristen gara», azal­du zuten aurkez­­penean. Eta gaineratu zuten: «Ba­kar­ka baino elkarrekin ho­beto egingo diogu aurre bizi dugun krisi latzari».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!