Sei borroka ikusteko aukera izango da ostiralean, 22:30etatik aurrera, Urnietako boxeo jaialdian. Horien artean, profesional mailan, Iban Estevez urnietarra Verdiadier katalanaren aurka neurtuko da. Boxeolarien pisu neurketa ostegunean egingo da, 19:30etan, Movie tabernan. Jaialdirako sarrerak salgai daude, 10 eta 12 eurotan, Movie, Xauxar, Goi-Mendi, Ongi etorri eta Frontoi tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!