Gallego eta Esnaola hernaniar azkarrenak Maratoian, eta Roman eta Guerrero 10km-tan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 26a, 01:00

Donostiako Maratoia izan zen atzo eta bertan Eduardo Gallego izan zen hernaniarren artean azkarrena, gizonezkoetan: 2:34:39 (14. postua). Emakumezkoetan, Eva Esnaola izan zen aurrena helmugara­tzen: 3:09:43 (631. postua). Sailkapen orokorrean lehenengoa izan zen bere kategorian. Bigarren urtez, Maratoia­ren barruan 10km-ko lasterketa egin zen eta bertan Sergio Ro­man nagusitu zen hernaniarren artean, gizonezkoetan: 0:31:42 (4. postua). Emakumez­koetan, Maitane Guerrero izan zen azkarrena: 0:42:59 (196. postua). Horiez gain, beste hainbat hernaniarrek ere parte hartu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!