Beste bi liztor kabi kendu zituzten atzo Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 24a, 01:00

Kabi bat Florida auzoan kendu zuten eta bestea Sandiusterri kalean. Liztor asiatikoa izugarri zabaldu da iaztik eta Hernanin dagoeneko 20 kabi kendu dituzte.

Udazkenarekin batera, hostoak erortzen ari dira eta liztor asiatikoaren kabiak agerian geratzen ari dira. Atzo, beste bi kabi kendu zituzten suhiltzaileek Herna­nin. Florida auzoan lehenengoa eta Sandiusterri kalean bigarrena. Azken hori, goizeko 10:00ak aldera kendu zuten. Inguruko zuhaitz batean zegoen, 10-12 metroko altueran. Urumeako ikasleek txaloz eskertu zuten espektakulua. Liztor mota hori izugarri zabaldu da iaztik hona. Aurten Hernanin, 20 kabi inguru kendu dituzte dagoeneko eta hemendik aurrera gehiago izango dira agerian geratuko direnak. Suhiltzai­leek bakarrik, egunean 2-3 kabi kentzen dituzte, eskualdean. Ondorioak nabarmenak dira. Ezti produkzioa asko jaitsi dela azaldu dio Kronikari Julian Urkiolak Gipuzkoako Erlezain Elkarte­ko lehendakariak.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!