Ibilbide gidatua antolatu du bihar Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak Aiako Harria parke naturalean barrena. Hernaniko partean ibiliko dira eta Akola, Alkatxurain eta Larregaingo megalitoak, sarobeak eta artamugarriak ezagutzeko aukera izango da. Luis Mari Zaldua gaian aditua den urnietarrak gidatuko du ibilaldia.
Hiru orduko ibilaldia izango da. Goizeko 10:30etan abiatuko dira Larregain sagardotegitik eta bertara 13:30etan itzuliko dira.
Aurrez izena emanda,
2 euro
Izena aurretik ematen dutenek 2 euro ordaindu beharko dute eta egunean bertan apuntatzen direnek 2,5 euro. Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: 943 49 45 21, 943 49 50 69, arditurri@gipuzkoamendizmendi.net edo www.gipuzkoamendizmendi.net.