Parisera emigratu zuten lau emakume espainiar protagonista, gaurko pelikulan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 23a, 01:00

Zine zikloaren barruan ‘Españolas en Paris’ pelikula izango da gaur ikusgai 19:00etan Sandiusterrin, dohainik. 70garren hamarkadan kokatzen da Roberto Bodegasen film hori.

Emakumea eta inmigrazioa  gaitzat hartuta, Zine Zi­kloa antolatu du AMHER elkarteak. Aurreko ostiralean hasi zen eta gaur emango dute bigarren pelikula. Ro­berto Bodegasen Españolas en Paris (1971) izango da ikusgai. 70garren hamarkadaren ha­sieran, 40.000 emakume espainiar baino gehiago ari ziren Pari­sen, etxeko lanetan. Ordura arte, horietako gu­txik guru­tzatu izan zuten muga eta gehienak beren herrietatik atera gabeak ziren. Lau emakumeren bizipenak konta­tzen dira pelikulan. Emanaldia 19:00etan izango da San­diusterrin, dohainik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!