50 postu baino gehiago, kultura ezberdinetako artisau lanekin gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 23a, 01:00

Gaurtik igandera bitarte, kultura ezberdinek, tartean nafarrak, bat egingo dute Hernanin. Kultura arteko Azokak hiru gune izango ditu: Tiloseta, Gudarien plaza eta Plaza Berri.

Nafarroa, Ga­lizia, He­rrial­de Katalanak, Extrema­du­ra, Castilla... herrialde eta kultura ezberdinek bat egingo dute gaurtik igandera bitarte Her­nanin, Nabarrhe­rri izeneko azokan. Hiruga­rren urtez antolatu du azoka Hernani Errotzen-Nabarral­de taldeak eta aurten 50 postu baino gehiago izango dira kultura ezberdin horietako artisau lanekin gozatzeko. Aurten gainera, herriko hiru gunetara zabalduko dute azoka: Tiloseta, Gu­darien plaza eta Plaza Berri.
Mota guztietako artisau lanak erosteko aukera izango da eta horrez gain, mokadu bat jan eta tragoren bat har­tzeko postuak jarriko dituzte.
 
Ludoteka eta Hernani Errotzenen gunea
Umeentzako ludoteka ere izango du azokak. Hori Gudarien plazan izango da.
Eta, urtero bezala, nafar edo euskal kulturak protagonismo berezia izango du eta Hernani Errotzen-Naba­rral­dek gune propioa izango du. Elkar­teari buruzko informazioa eta materiala izango da bertan, besteak beste. Horrez gain, audiobisualak jarriko dituzte: Gartxot, Orson Welles­en dokumentalak, Orreagako batailaren thrillerra...

Hernani, plaza ona
Hernani Errotzen taldeak Kro­nikari azaldu dio urtetik urtera haunditzen doala azo­ka eta gustora daudela aurreko bi urteetan lortutako erantzunarekin. «Artisauak ere gus­tora etor­tzen dira. Her­nani plaza ona dela diote». Bestalde, eskerrak eman nahi dizkie Udalari eta boluntario guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!