Hezkuntza eta Enplegu Batzordea izango da gaur 18:30etan, udaletxeko lehenengo bilera gelan (4. pisua). Bi gai izango dituzte hizketagai: Hernani Haur Eskolako Jangela zerbitzua erabiltzeko araua; eta Hezkuntza sailaren erreformarako Aurreproiektuaren informazioa (LOMCE). Bertan Hezkuntza arloko sindikatu ezberdineko ordezkariak egongo dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!