Azaroak 22 da gaur, Santa Zezilia eguna, musikarien zaindariaren eguna, hain zuzen. Hori horrela, musika emanaldiak izango dira gaur arratsaldean; bi hain zuzen. Hasteko, Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da 18:30etan Sandiusterrin. 17 abesti eskainiko dituzte musika instrumentu ezberdinek lagunduta. Kontzertuaren atsedenaldian, 2011-2012 ikasturtean maila gainditu zuten ikasleei diplomak banatuko dizkiete.
Goiz Eguzkik, 12 abesti
Goiz Eguzki abesbatzak ere emanaldi ederra prestatu du jubilatu etxean bertan, 19:30etan. 12 abesti interpretatuko dituzte.