Hiru gunetara zabalduko da aurten kultura arteko azoka

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 21a, 01:00

Ostiraletik igandera kultura ezberdinek bat egingo dute Hernanin Nabarrherri azokan. Tilosetan, Plazan eta Plaza Berrin 50 postutik gora izango dira.

Hirugarren urtez, Her­na­ni Errotzen taldeak (Naba­rralde) kultura arteko azoka antolatu du Hernanin. Osti­ra­letik igandera bitarte, na­far edo eukal kulturarekin ba­te­ra, hainbat kultura ez­ber­di­nek bat egingo dute Na­ba­rrherri izeneko azokan. Gaine­ra aurten, Tilosetako eta Gudarien plazako guneez gain, hirugarren gune bat izango du azokak: Plaza Be­rri. Izan ere, 50 postutik gora izango dira oraingo honetan.

Artisau lanak salgai eta jateko eta edateko lekuak
Aurreko urteetan bezala, artisau lanak erosteko aukera izango da, hala nola, larruzko poltsak, gerrikoak, pitxiak, ja­boiak, goxokiak, jakiak, ukenduak... Horrez gain, mokadu bat jan eta tragoren bat hartzeko postuak ere izango dira.

Umeentzako ludoteka, Gudarien plazan
Umeentzako espazioa edo ludoteka ere izango du azokak. Gune hori Gudarien plazan izango da.

Hernani Errotzenek gune propioa
Urtero bezala, Hernani Errro­tzen-Nabarraldek gune propioa izango du. Elkar­teari buruzko informazioa eskuratzeko aukera eta materiala salgai izango da, besteak beste. Horrez gain, audiobisualak jarriko dituzte: Gartxot, Orson Wellesen dokumentalak, Orreagako batailaren thrillerra...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!