Iñigo Martin eta Andoni Tolosaren zubia, eder eta sendoena

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 21a, 01:00

Hernaniarrek irabazi dute Donostiako ‘puentekolganteen’ Maketa Lehiaketa. Bi sari zeuden jokoan eta biak irabazi dituzte: estetikoa eta funtzionalitatearena. Sari bakoitza: 600 euro.

Altzairuzko bi alanbre rollo, 500 makiltxo eta hilabeteko epea. Horixe da Iñigo Martin eta Andoni Tolosa hernaniarrek erabili ahal izan dutena. Eta emaitza, Donostiako I. Zubi Esekidun eta Tirantedunen Maketa Lehiaketa irabaztea. Bi ataletan, gainera. Hau da, lehiaketako partaideek puentekolgante baten maketa aurkeztu behar zuten material horiek erabilita eta bi hernaniarren zubiak lortu ditu sari estetikoa, alde batetik, eta erabilgarritasunari dagokion saria, bestetik.

62,600 kg eusteko gai
Erabilgarritasuna puntuatzeko, zubi gainean baldosak ja­rri zituzten epaimahai kideek eta Martin eta Tolosaren zubiak eutsi zituen kilo gehien. 62 kilo eta 600 gra­mo, hain zuzen. Bigarren sa­ria lortu zuen zubiak 20 kilo eta 600 gramo eutsi zituen. Sari bakoitzean 600 euro jaso dituzte hernaniarrek Dinitek Junior Enpresaren eskutik. Lehiaketa ostegunean izan zen Donostiako Eskola Politeknikoan. Denera, bost proiektu aurkeztu diren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!