Hernaniko ibilbide sarea aurkeztuko dute gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 21a, 01:00

Ibilbide sarea Hernaniko 11 ibilbidek osatzen dute: Santa Barbara, Urruzuno, Epele, Oberan, Larregain, Latse... Aurkezpena 19:30etan izango da. Argazki erakusketa ere jarri dute.

Hernaniko txokoak ezagutzeko ibilbide sarea osatu dute Hernaniko Udalak, Mendiriz Mendi elkarteak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean, eta gaur aurkeztuko dute, Mendizale Astearen barruan. Biterin izango da 19:30etan. Aurkezpenean, Udaleko, Mendiriz Mendiko eta Aranzadiko ordezkariak izango dira eta azalpenak emango dituzte Iñaki San-Azkue Aranzadiko kideak eta Jesus Mª Gomez Udal ar­txiboko historialariak.

Hiru ataletan banatutako 11 ibilbide
Luzera eta zailtasun ezberdinetako 11 ibilbidek osatzen dute ibilbide sarea. Horien bidez ezagutu daitezke udalerriko kultur eta historia intereseko eta balio haundiko natur guneak. Hiru ataletan banatu dituzte. Ibilbide Urdinak: Santa Bar­bara, Sagardotegiak, Oindiri bira eta Urruzuno (diptiko urdi­nak) Ibilbide homologatuak: Epele, Ereñotzu eta Obe­ran (diptiko moreak). Freeri­de­rrak (balizatu eta markatu gabe, GPS bidez edo diptikoetako deskripzio zehatzak jarraituaz egiteko): Larregain, Usokori bira, Latse eta Aparrain (diptiko arrosak).

Erakusketa, ostiralera arte
Ibilbideetako argazkien erakusketa ere ikusgai jarri dute Biterin. Ostiralera arte dago argazkiak ikusteko aukera. Mendiriz Mendiko kideren bat bertan izango da 18:30etatik 19:30etara argazki horien azalpenak emateko, nahi izanez gero.

‘Hiru eskalada klasiko’ bihar
Rafa Zuza eta Urko Garbizuk Hiru eskalada klasiko aurkeztuko dute. Rabada eta Navarroren sokak eraikitako bideen jarraipena. 19:30etan izango da Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!