Ingeniaritzako bi titulazio berri Galarretako Parke Teknologikoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 20a, 01:00

Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritzako bi titulazio berri eskainiko ditu Galarretan, datorren ikasturtetik aurrera: Energia Ingeniaritza eta Prozesu Industrialetako Ekoteknologiako Ingeniaritza.

Galarretan egiten ari diren Parke Teknologikoan, hau da, Orona IDeO-Inno­vation Cityn, Ingenia­ritzako bi titulazio berri eskainiko ditu Mondragon Uni­bertsitateak. 2013-2014 ikasturterako martxan izatea aurreikusten dute. Bi titulazio berri horiek honakoak dira: Energia Ingeniaritza eta Pro­zesu Industrialetako Ekotek­no­logiako Ingenia­ritza.

Energia Ingeniaritza: energia-premiei erantzuten
Gradu hori presentziazkoa izango da, eta helburua du, energiaren esparruan enpresen premiei erantzungo dieten ingeniariak prestatzea. «Energia kontsumoa inoizko altuena den honetan, beharrezkoa da energiaren erabileran eta sorkuntzan ohiturak aldatzea eta teknologia eta sistema berriak garatzea energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera hobetzeko», diote.

Orain arte, Alemanian bakarrik
Pro­zesu Industrialetako Eko­tek­­no­logiako Ingenia­ritza, titu­­lazio berri-berria da Esta­tuan, orain arte Alemanian baino ez delako eman. Pre­sen­tziazko formatua du eta produktuak sor­tzen direnean, «pro­zesu berdeak» erabiliko dituzten ingeniariak sortu nahi ditu, ingurumenean du­ten inpaktua murrizteko as­moz. «Titulu horrek profesionalak sortu nahi ditu fabrikazio­an, energiaren esparruan eta pro­duktuen bizi-zikloaren optimizazioan», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!