Joko ona eta garaipen erraza

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 19a, 01:00

Irabazi beharreko partidua, eta ondo irabazia, atzo, Hernanik, Sestaoren kontra. Talde gaztea ekarri zuten bizkaitarrek, hasi berriak waterpoloan, eta hernaniarrek 19-5 irabazi zuten. Beste gol mordoxka sartzerik ere izan zuten, eta akaso horixe izan liteke atzoko tatxa bakarra. Gainera­koan, joko ona, eta garaipen erraza. Datorren astean, Easo azken-aurrekoaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!