Biterin bilduko da datorren asteazkenean, hilak 21, Buruntzaldeko jatetxe arloko lehendabiziko mahaia. Jatetxe arloko Mahai Azpisektoriala deitu diote, eta bertara deituta daude Buruntzaldeko jatetxe, sagardotegi, taberna... edo bestelako eragile turistiko pribatuak. Bilera, asteazkenean, 10:30etan, Biterin.
Hainbat gai, mahai gainean
Bileran hitz egingo dute hainbat gaiez: talde horren funtzionamenduaz, helburuak zein diren, parte hartuko dutenek zer egin behar duten, ardurak zein diren, Donostialdeko Turismoa Mugitzeko Plana zertan den, Eusko Jaurlaritzako Turismo Plana zertan den, batez ere jarduera egokiei buruzko Turismogune-Sicted programa... baita ere azalduko da, produktu gastronomikoen kluba sortzeko ideia, promozio turistikoa, komertzializazioa...
Informazio gehiago
Informazio gehiago: 656 705 243 edo donostialdea@behemendi.org (Ainhoa).