Hego Ameriketara ordubeteko bidaia egin nahi duenak gaur du aukera paregabea Hernanin, dokumentala emango baitute Idurre Sanz Azkuek eta Unai Bakerok. Irudiak botako dituzte, 19:30etatik aurrera, Biterin, Hego Ameriketako bost herrialdetakoak: Argentina, Bolibia, Peru, Txile eta Uruguay.
Gaur hasiko da beraz, Mendizale Astea, eta igandera arte iraungo du. Tartean, hainbat emanaldiak izango dira egunero. Bihar, adibidez, Ekaitz Maiz eskalatzaile bikaina izango da Hernanin, eskalatzearen beste plazer batzuk azaltzen. Eta asteazkenean, Hernaniko oinezko ibilbideen sarea presentatuko dute Udalak, Aranzadik eta Mendiriz Mendik.
GPS ikastaroa
Horrez gain, GPS ikastaroa ere izango da, baina hori datorren astean, 27tik abenduaren 1era. Mendiriz Mendiko bazkideentzat da. Izenematea, elkartean bertan edo 943 33 27 45. yy