«Askotan, elkarren ondoan bizi, eta elkar ez dugu ezagutzen»

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 19a, 01:00

Hernanin 10 etxetan bildu ziren atzo 20 familia, bertakoak eta atzerritarrak, etorkinak integratzeko ‘Bizilagunak’ programaren barruan. Europan 2.000 familia bildu dira, egun berean.

«Elkar gehiago ezagutzeko bildu gara. Uste dut interesgarria dela bi familia horrela biltzea», dio Aminu Muha­mme­dek. Irantzu Jauregik ere hala­tsu uste du, «askotan, elkarren ondoan bizi eta elkar ez dugu ezagutzen; bakoitza geure munduan bizi gara». Herna­nin bizi dira bata eta bestea, beren familiarekin. Bat An­doain­dik etorria, eta bestea Ghanatik. Elkar ezagutzen zuten lehendik, lan kontuegatik-eta, baina atzo familian bil­tzea erabaki zuten, Gipuzkoan eta Europan beste 2.000 familiak erabaki be­zala.

SOS Arraza­ke­riak antolatu du Bizilagunak izeneko eki­me­na, etorkinak integratzeko helburuarekin. Hernanin 20 familia elkartu ziren, Gipuz­koan 120, eta Europan 2.000. Elkar ezagutu ez, baina elkar ezagutu nahi; urduritasuna eta kuriositatea nahastuta, eta poztasuna ere bai, elkar aberastuko dutelako, bazkari goxo baten bueltan.

Atzo, gulak, paella eta ba­kai­laoa pil-pilean izan ziren Jauregi eta Petxarromane­nean; marrubi tarta, txokolatezko bizkotxoa... eta hernaniar onak bezala, Adarragako mil-hojasa. Dena primerakoa, Fuleratu, Zi­nadu eta Aminu­ren iritzian.  

Gipuzkoan, 110 herrialdetako jendea bizi da, eta 100 hizkuntza hitz egiten dira. Hernanin, atzotik, kultura horietako bik elkar gehixeago ezagutzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!