Bi kontainer bete zabor, eta Urumea garbiago bat; hori izan liteke atzoko balorazioa. «Plastikoa eta burnia bildu dugu batez ere. Plastikoa, uholdeek ekarritakoa, eta burnia, ibaiaren erdialdean zegoena. Burni asko zegoen ibaian». Horrez gain, ikusi zitezkeen pneumatikoak eta abar ere. Hernanitik eta Donostiatik etorri zen atzo jendea, Urumea ibaia garbitzera, eta ordu eta erdi inguruz aritu ziren horretan. Gazte Asanbladako kideak ere bertan ziren. Malou Henriksen Urgardeneko kideak Kronikari adierazi zionez, «ibaia nahiko ondo dago orain. Zortzi hilabetean 13 garbiketa egin dira Urumean, eta gustora gaude». Iparragirre sagardotegiak jarri zien merienda, esker onez.