Tximista Mus Txapelketa antolatu du Errugbi Elkarteak, bigarren urtez. Txapelketa abenduaren 14an jokatuko da, gaueko 22:00etatik aurrera, Landare elkartean. Izen-ematea zabalik dago txapelketa egunera arte, eta bikoteko 20 euro ordaindu behar da. Zintzarri, Ekos, Atxur, Tripontzi eta Kixkalen dago aukera.
Sari potoloak
Lehen 4 bikoteentzako sariak izango dira. Besteak beste, ardoa, cava edo garagardoa; iberikoak, txuletak, gazta...