Hiru antzezlan, Alzheimerra, Kixote... eta zoriontasunaren kurbaz

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 18a, 01:00

Antzerki Zikloa izango da Biterin azaroaren 27tik 29ra. Hi­­­ru antzezlan izango dira ikus­­gai eta negar eta barre egiteko aukera izango da. Lehe­nen­go antzezlana André & Do­ri­ne izango da; bigarrena, Zu ere on Kixote!; eta azkena, Diálo­gos con mi barriga. Hernania­rren partehartzea nagusi da an­tzez­lan horietan. Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira Biterin.

‘André & Dorine’: bikote heldu baten maitasun istorio hunkigarria
André & Dorine lana Herna­niko Kulunka taldearena da. Garbiñe Insausti aktoreak har­tzen du parte Jose Dault eta Eduardo Carcamo aktoreekin. Antzezlanak, bikote heldu ba­ten maitasun istorio hunkigarria kontatzen du, Alzheime­rrean oinarrituta. Hiru aktoreek maskarak jantzita antzezten dute eta ez dute hitzik egiten; hau da, antzezlan mutua da. Azkeneko bi urtetan 3 kontinentetako 16 herrialdetan eskaini dute antzezlana eta mugarik gabeko espektakulua dela baieztatu dute.

‘Zu ere On Kixote!’, Hernanira egokitua
Maite Agirreren testua Cer­van­tesen lan klasikoan inspiratua badago ere, Hernaniko historiara egokitu du Zu ere On Ki­xote! lana. Kixoteren istorio­ak gordetzen duen metafora he­rri baten errealitatera bideratu du. Hori horrela, Ozenki abesba­tzak eta Ttarla Dantza Taldeak parte hartuko dute. Akto­reen artean, Ainhoa Pine­da hernaniarra ariko da Imun­tzo eta Beloki eta Unai Fernan­dezekin.

Sabelarekin, elkarrizketak
Javier Merino aktoreak Diálo­gos con mi barriga eskainiko du, gaztelaniaz. Hala dio Me­rinok: «Nere sabela aurkeztuko dizuet espektakulu honetan. Hau da, zoriontasunaren kurba deitzen duten hori».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!