Ostiralean jarraituko dute batzarrarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 27a, 01:00

Larunbatean batzarra egin zen Urumea ikastolan, Sorturen prozesu eratzailearen inguruan. Oinarri ideologikoei buruz hitz egin zuten, eta gaia osotasunean lantzeko denbora nahikoa izan ez zutenez, beste batzar bat egingo da ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!