Barrenetxea IVak nahiko erraz galdu

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 18a, 01:00

Urrizak eta Barrenetxea IVak galdu egin zuten atzo, erraz, 40-19, Oñatz eta San Miguelen kontra, eta sailka­pe­nean lider jartzerik ez zuten lortu. Binakako Txapelketa Nagusian bigarren partidua zuten bi bikoteek, eta Oñatz eta San Miguel erabat nagu­situ ziren. Urrizak egun txarra izan zuen; Barrenetxea IVak onena ez. Hurrengo parti­dua­ri begira jarri beharko dute bi gazteek. Hiru geratzen dira oraindik. Txapelketako beste par­ti­dua Zeberio IIak eta Aiz­pu­rua IIak irabazi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!