noizbait behar, eta atzo galdu zuen Hernanik, Touring taldearen kontra, 2-1, asko borrokatuta. Bederatzi partidu jarraian irabazita zeuden hernaniarrak, eta bigarren zijoanak irabazi dio azkenean. Orain 5 puntura dago Touring. Touringek sartu zuen lehenengoa, Hernaniren hanka-sartze bat aprobetxatuta. Eta bigarren zatiko lehenengo minutuan, bigarrena. Hernanik hortzak erakutsi zituen; 2-1ekoa Elberdinek sartu zuen, eta beste hiru aukera ere izan zituzten, baina... Noizbait galdu beharra zegoen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!