azeriak ere zahartutakoan jakiten omen du gehien, eta zakur zaharrari ere horixe gertatzen. Atzo Alde Zaharra talde beteranoak halaxe erakutsi zien hernaniarrei; erne ibili beharra dagoela azken minutura arte. Teklan Laser Hernani taldeak 62-73 galdu zuen, erraz irabazten hasitakoa. Lehenengo bi laurdenetan erabat nagusi ziren hernaniarrak. Baina esperientziak sena edo usma berezia ematen du, eta inoiz ez zuten partidua galdutzat jo donostiarrek. Harian harian, pixkanaka-pixkanaka, enpatatu, eta buelta eman zioten partiduari. Datorrena: Bosteko Irauli.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!