Musikarien eguna izan zen atzo, Santa Zezilia Eguna eta herriko musikariek hainbat emanaldi eskaini zituzten euren eguna ospatzeko. Musika Eskolako ikasleek Sandiusterrin eman zuten kontzertua. 17 abestirekin gozatzeko aukera izan zen musika instrumentu ezberdinek lagunduta. Horrez gain, kontzertuaren atsedenaldian, 2011-2012 ikasturtean maila gainditu zuten ikasleei diplomak banatu zizkieten. Goiz Eguzki abesbatzako kideek ere emanaldia eskaini zuten egoitzan. 12 abesti interpretatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!