Urtero bezala, Mendizale Astea antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Bihar hasiko da Hegoa ibili, Amerika bizi dokumentalarekin. Ohi bezala, mendiarekin lotutako ekintza ezberdin ugari antolatu dituzte. Aurten, gainera, eskaladak protagonismo berezia izango du. Asteartean, esaterako, Ekaitz Maiz eskalatzaile etxauriarrak hitzaldia eskainiko du Harri gosea izenburupean. Maizek FEDME Saria jaso zuen iaz Antton Zabala eskalatzaile hernaniarrarekin. Pirineotan, Marbore Dorrean Agur eta Ohore izeneko bidea irekitzeagatik jaso zuten saria. Horrez gain, ostegunean, Hiru eskalada klasiko izenburupean, azalpenak emango dituzte Rafa Zuza eta Urko Garbizuk.
Ibilbide sarea prest
Hernaniko Udalak, Aranzadi Zientzia elkarteak eta Mendiriz Mendi elkarteak Hernaniko ibilbide sarea osatu dute eta asteazkenean aurkeztuko dute herritarren aurrean.
Umeen tartea eta Argazki Lehiaketa, ostiralean
Umeek ere izango dute eurentzako tartea. Hori ostiralean izango da. Irteeretako argazkiak ikusteaz gain dominak jasoko dituzte. Argazki Lehiaketa ere izango da, besteak beste.
Bazkide egunean, irteera
Gaur zortzi, bazkide eguna ospatuko dute eta mendi irteera antolatu dute. Sara-Larrun Txiki (698m)-Bera ibilia egingo dute.
GPS ikastaroa, bazkideentzat
GPS ikastaroa bazkideentzat izango da eta egun bat atzeratu dute. Azaroaren 27tik 30era saio teorikoak izango dira eta abenduaren 1ean pratikoa. 10 bazkidek hartu dezakete parte. Izena emateko: Iturregi plazako bulegoan edo 943 33 27 45.
AZAROAK 19, BIHAR:
‘HEGOA IBILI, AMERIKA BIZI’
dokumentala. Idurre Sanz Azkuek eta Unai Bakerok Hego Amerikako bost herrialde hauetatik (Argentina, Bolibia, Peru, Txile eta Uruguay), berezien iruditu zaien tokiei buruzko dokumentala aurkeztuko dute.
AZAROAK 20, ASTEARTEA:
‘HARRI GOSEA’. Ekaitz Maiz
eskalatzaileak eskaladaren ikuspegia, bere jarduera nabarmena erakusteaz gain, eskalada kirol soil bat baino gehiago dela aldarrikatzen du. Abentura eta bide berrien aurkikuntza azpimarratzen du eta horretaz guztiaz ariko da.
AZAROAK 21, ASTEAZKENA:
‘HERNANIKO IBILBIDE SAREEN
AURKEZPENA’ Hernaniko Udala, Aranzadi Zientzia elkartea eta Mendiriz Mendi elkartearen eskutik.
AZAROAK 22, OSTEGUNA:
‘HIRU ESKALADA KLASIKO’ Rafa Zuza eta Urko Garbizuren eskutik. Rabada eta Navarroren sokak eraikitako bideen jarraipena azalduko dute.
AZAROAK 23, OSTIRALA:
18:00etan, umeen tartea: Gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma berezia ikusteko aukera eta dominen banaketa.
19:30etan, XXXIII Argazki Lehiaketa:
Argazki digitalen aurkezpena eta sari banaketa.
Honekin batera, Mendiriz Mendik urtean zehar egindako irteeretako argazki proiekzioa eskainiko du.
AZAROAK 25, IGANDEA
BAZKIDE EGUNA:
Mendi irteera Sara-Larrun Txiki (698m)-Bera.
AZAROAK 27-30:
19:30-21:00, GPS ikastaroa. Saio Teorikoak Mendiriz Mendi elkartean.
ABENDUAK 1, LARUNBATA:
19:30-21:00, GPS ikastaroa. Saio praktikoa Mendiriz Mendi elkartean.
*ERAKUSKETA BITERIN: Mendizale Aste osoan zehar, Hernaniko ibilbide sareen erakusketa izango da Biteri kultur etxeko pasiloetan.
OHARRA: emanaldi guztiak, 19:30etan izango dira Biteri Kultur Etxean.