Santa Zeziliako bigarren kontzertua, Bandak

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 18a, 01:00

Musika Bandak joko du gaur, 13:00ean Udaletxeko Arkupe­tan, Santa Zezilia egunaren buel­tan egindako kontzertua. Zazpi kantu joko dituzte, Zipri Otxan­dorena batutarekin dela: Fer­nan­­do Uribesalgo (Joxe Mari Oiar­tzabal), Carriquiri (Carlos Lizarazu), La gran via (F.Chue­­ca / J. Valverde), Oregon (Jacob de Haan), The rock (Hans Zimmer, mold: John Glenesk Mor­timer), St Luis blues (Mold: Mi­chael Brown), Batman (Mold. Toshi­hiko Sahashi). 

Sandiusterrin hirukote ederra osatu zuten atzo: ahotsa, txistua eta metal instrumentua... Kantuz, Hernani eta inguruko txistulariak, eta Metal boskoteak kontzertu ederra eman zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!