‘El fraude’ pelikula ikusgai asteburuan Richard Gere eta Susan Sarandonekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 17a, 01:00

Nicholas Jareckiren El fraude pelikula izango da ikusgai gaur eta bihar Biterin. Richard Gere aktorea Robert Miller lapurraren azalean jarriko da. Bere emaztea Ellen, Susan Sarandon aktoreak irudikatuko du. Miller 60 urte betetzera doa eta arrakastaz betetako bizimodua daukan amerikarraren erretratua da. Dena dela, bere mansioaren barruan Millerrek ez du egoera hain ona bizi. Etsita dago. Bere inperioa banku haundi bati lehenbailehen saldu nahian dabil, egin duen iruzur bat agerian geratu ez dadin. Baina espero gabeko errore odoltsu batek guztia hankaz gora jarriko dio... Pelikula ikusteko bi ordutegi izango dira gaur: 19:30etan eta 22:30etan. Bihar, bakarra: 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!