«Irudi errealak pintatu ohi ditut»

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 17a, 01:00

Daniel Martinezek pintura erakusketa jarri du Biterin. Errestauratutako mueble bat, muralak, koadroak... ikusi daitezke azaroaren 28ra bitarte.

Daniel Martinez hernaniarrak pintura erakusketa jarri du Biterin. Bertan mota ezberdinetako lanak jarri ditu ikusgai: muralak, errestauratutako mueble bat, eskaiolazko bustoen erreprodukzioak, koadroak… Orokorrean, berak dioen bezala, «irudi errealak dira, ez dira lan abstraktuak edo oso pertsonalak eta jendeari gustatu ohi zaio». Erakusketa azaroaren 28ra arte dago ikusgai, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.

Paisaiak nagusi, muraletan
Denera, hiru mural jarri ditu erakusketan Martinezek. Haun­dienak 2,73x2,35 metroko tamaina du. Itsasoa, mendia, hondar­tza… irudikatu ditu. Gainerako biak txikiagoak dira eta horietan ere paisaiak dira nagusi.

Pintura herdoilduak protagonismo berezia
Muralez gain, errestauratutako mueble bat ere ikusgai dago. Partiturako orriekin be­rri­tu du Martinezek eta retro ukitua eman dio. Horrez gain, eskaiolazko hainbat busto ere erreproduzitu ditu herdoildutako pinturak erabiliz. Hainbat margolan ere ikusi daitezke pintura horiekin eginak. Arkatzez egindako koadro bat ere bada erakusketan.

Goikoetxearen ikaslea, besteak beste
Daniel Martinez pintorea da ofizioz eta Victor Goikoetxea muralgile hernaniarraren ikas­taro batekin piztu zi-tzaion pinta­tzeko arra. Or­dutik, pintore frantses batekin ere aritu da, baina batez ere, bere kasa. Biteriko erakusketa hau da bere lehenengo erakusketa, horretarako bi urte itxaron behar izan du, eta herritarrei gonbitea luzatzen die erakusketara azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!