Alkateak ponentzia aurkeztuko du gaur Gasteizen: ´Atez ateko bilketa: abantailak eta aukerak´

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 22a, 01:00

Larunbatetik, Europako Hondakinen Prebentzio Astea ari da izaten eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Herri osoan zehar. Besteak beste, Gasteizen eta bertan Luis Intxauspe Hernaniko alkateak hartuko du parte Jardunaldi Teknikoan. Goizeko 10:40etan, ponentzia bat aurkeztuko du: Atez atekoa bilketa: abantailak eta aukerak. Jardunaldiak Gazteizko Udalak antolatu ditu, Fundació Catalana per a la Prevenció de Residus i el Consum Responsable -FPRC- Ekologistak Martxan, Retorna eta beste hainbat talderekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!