Mariñori irabazi eta bigarren postua berreskuratzeko aukera bihar, etxean

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 17a, 01:00

Hernanik Mariño taldearen aurka jokatuko du bihar Zubipen, 18:00etan. Hernanik 1-1 berdindu zuen aurreko asteburuan Berriotxoaren aurka eta hirugarren postura jaitsi zen. Dena dela, bihar irabaziz gero, aurreko postura bueltatzeko aukera izango luke, bigarrena puntu batera baitauka. Mariño berriz, bederatzigarren dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!