Irabaziz gero, postuz igotzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 17a, 01:00

Teklan Laser senior taldeak aurkari zuzena izango du gaur aurrez aurre etxean: Alde Zaharra. Donostiarrak laugarren postuan daude eta hernaniarrak bosgarrenean. Gaur irabaziz gero postuz igotzeko aukera izango du etxeko taldeak. Partidu parekatua espero da eta hernaniarrek gogor borrokatu beharko dute. Izan ere, Alde Zaharra taldeak jokalari beterano eta eskarmentu haundikoak ditu; hainbat, goi mailan ibilitakoak. Horrez gain, Hernanik ezingo du bere barne-jokoko hainbat jokalarirekin kontatu, lesionatuta baitaude. Partidua 16:45etan izango da Kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!