Hirugarren garaipenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 17a, 01:00

Hernanik Sestaoren aurka jokatuko du gaur 13:30etan Kiroldegian. Hernanik hirutik bi partidu irabazi ditu eta bosgarren dago; Sestao azkena.

Hernaniko senior mutilen tal­dea Euskal Herriko Ligako Igoera Txapelketa jokatzen ari da, hau da, Euskal Herriko bi­ga­rren maila litzatekeena. Her­na­niarrek irabaziz hasi zuten denboraldia, baina aurreko jardunaldian 19-7 galdu zuten Gas­teizko Lautadaren aurka. Gaur, laugarren partidua jokatuko dute Sestaoren aurka eta bolada ona berreskuratzea du­te helburu. Aukera izango du­tela aurreikusten da, bizkaitarrak 10ga­rren postuan baitaude, hain zuzen, azken postuan. Hernani bosgarren dago bigarrenarekin eta tartekoekin puntutan berdinduta. Gaurko partidua etxean jokatuko dute, Kiroldegian eguerdiko 13:30etan.

Aurten, bi talde
Senior emakumezkoen taldea ere prest dago Euskal Herriko Ligan lehiatzeko. Berez, gaur ha­siko da liga, baina hernaniarrek aurreko asteburuan jokatu zuten lehenengo partidua. Gas­teizko Lautada taldearen aurka jokatu zuten eta 20-1 galdu zu­ten. Aste honetan ez dute partidurik eta hurrengoa Bi­dasoaren aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!