Elkarrekin bazkalduko dute gaur, kanpotik etorritako eta bertako 25 bat familik

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 18a, 01:00

Sos Arrazakeriak antolatu ditu bazkariak, etorkinak integratzen laguntzeko. Europako hainbat lekutan elkarren etxeetan bazkalduko dute kanpotik etorritako familiek eta bertan bizi direnek. Hernanin 25 familia inguru sartu dira ekimen honetan, eta Gipuzkoan herri asko eta askotan egingo dute gauza bera. Europan ere hainbat herrialdetan egingo dute: Belgika, Txekia, Eslovakia, Hungria, Italia, Malta edo Portugal.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!