Pelota elkartea, Gipuzkoako finalerdiei ekiteko prest

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 17a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketa azken fasean sartu da eta gaur Esnal eta Lizeaga seniorrek finalerdiak jokatuko dituzte. Irabazten badute, txapelak eta Ohorezko mailara igotzea izango dituzte jokoan.

Gipuzkoako Txapelketa da Hernaniko pelotariek jokatu ohi duten lehenengo txapelketa ofiziala. Aurreko denboraldian, 2 txa­pela eta final bat lortu zi­tuzten Pelota elkarteko jokalariek eta aurten gehiago lortzeko aukera ikusten du Rufino Re­kal­de delegatuak, «zorte pixka ba­te­­kin». Izan ere, Gipuzkoako Txa­pelketa azken fasean sartu da eta oso emaitza onak lortu di­tuzten pelotariak daude. Es­nal eta Lizeaga se­niorrek, esaterako, gaur jokatuko dute finalerdia Hernanin Unamun­za­ga eta Ben­­­­­­­goe­txearen aurka. Finaler­dia partidu bakarrera izango da eta irabazten duenak finala jokatzeaz gain, Ohorezko mailara igotzeko aukera izango du. Horiez gain, aukera ikusten da txapelketak irabazi eta mailaz igotzeko, infantiletan, kadeteetan eta seniorretan.

6 torneo irabazita

Denboraldia hasi denetik, hain­bat torneo edo txapelketa pribatu ere jokatu dira eta hernaniarrek 6 torneo irabazi di­tuz­te da­goeneko; hala no­la, Ojuel, Go­rro­txategi, Urki­zu eta Etxe­goie­nek. Horrez gain, Ioritz Arrietak Espainia eta Mun­duko txapelketak irabazi ditu 22 urte azpiko mailan. Kon­tuan hartzekoa dela dio Re­kal­dek: «Arrieta Hernani­ko munduko txapeldun bakarra da momentu honetan. Agian, CD Hernani eta Udalaren errekonozimendua merezi du».

Pelota Eskolarekin kezkatuta

Rekaldek azpimarratu duenez, Pelota Eskolarekin kezkatuta daude: «Orain arte ume asko izan dugu, baina aurten ikastolak eta udaletxeak baldintza be­rria jarri dute, umeak klubeko eskoletan apuntatzeko eta guri ho­rrek kalte haundia eragin digu, oraingoz. De­na dela, urtarrilean berriro irekiko da izen ematea eta orduan ikusiko da».

Helburua: berdin jarraitzea
«Aurtengo denboraldian gure hel­burua izango da berdin ja­rraitzea», hala dio Rekaldek: «Pe­lota Eskola umez betea edu­kitzea, Berria Txapelketa­ aurrera ateratzea eta pelotari federatuek ahal duten txapela gehiena irabaztea».  Herriartekoa be­rri­ro irabaztea helburuen artean sar­tzen den galdetuta, hala eran­tzun du: «Beti ezin da irabazi. 2 urtetan segidan lortu du­gu eta aurten faboritoen artean izango gara berriz, baina zaila izango da irabaztea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!