Kantuz abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak eta metal boskotea izango dira gaur, 19:00etan, Sandiusterrin. Urteroko moduan, Santa Zezilia egunaren bueltan antolatu dute emanaldia, ahotsa, txistua eta metal hotsa uztarri berean jarriko dituena.
Kontzertuak bihar eta ostegunean
Musika Bandak ere urteroko kontzertua du bihar, 13:00ean, Udaletxeko Arkupetan. Guztira zazpi kanta joko dituzte.
Musika Eskolako ikasleek eta Goiz Eguzki abesbatzak ostegunean dute txanda.