400 argitalpen berri 250 mahaietan, aurtengo Durangoko Azokan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 17a, 01:00

Han izango da baita ere, Argiako mahaiean, Dobera eta Kronikaren kazetaritza liburu berria: ‘Erritmoa, kazetariaren batuta’. Aurten aipamena egingo zaio Ijito Kulturari eta Benito Lertxundiri.

Durangoko liburu eta diska azokan 411 argitalpen berri izango dira aurten, abenduaren 6tik 9ra, 253 stand edo mahaietan bana­tu­ta. 300 ekitalditik gora ere izango dira, aurkezpen, emanaldi, tailer, hitzaldi eta bestelakoak kontuan hartu­ta. Doberak eta Kronikak Durangon jarriko dute libu­ru berria: Erritmoa, kazeta­ria­ren batuta. Argia astekariko mahaiean egongo da salgai. Kultura bat gonbidatzen du urtero Durangok, eta aurten Ijito Kultura izango da gonbidatu berezia. Argi­zaiola saria, Benito Lertxun­dik jasoko du.

289 liburu berri, 65 bideo, 32 aldizkari...
Guztira, 411 nobedade izan­go dira aurten Azokan. Ho­rie­tatik gehienak, 289, liburuak dira. 65 bideo, 32 aldizkari, 7 liburu elektro­ni­ko eta 18 bestelako. Iaz baino gutxixeago dira, iaz 434 izan baitziren. Guztira, 127 argitaletxe, diskoetxe, talde, elkarte eta erakunde izango dira Azokan.

Zabalik, 10:30etan
Goizeko 10:30etan zabaldu eta gaueko 20:30etan itxi. Tarte horretan, 300 ekital­di­tik gora egingo dira. Horrez gain, Ahotsenea gunea 22:00­ak arte egongo da za­ba­lik, eta inoiz baino eki­taldi gehiago egingo dira bertan. Aurten gainera, Pla­teruena Kafe Antzokia ere egitarauan sartu dute.

Zabalkundean, pauso berriak ematen
Durangoko azokak seku­la­ko lana egin izan du 47 ur­teotan, disko eta liburu be­rriak zabaltzen lagun­tze­ko. Horretan segi nahi du Gere­diaga Elkarteak, eta azken urratsa dira diziplina berriei eskaini zaizkien guneak: Irudienea, Szenatokia, eta K@bia.

Ijitoen ‘Erromintxela’ hizkuntzari buruzko azterketa
Aurten Ijitoen Kultura gon­bidatu dute Durangoko Azo­kara, gonbidatu berezi gisan. Kultur programazio berezia prestatu dute ho­rre­ta­rako: haurrentzako tai­le­rrak, ipuin kontaketa, jo­koak... Emakume ijitoaren egu­na eta haien aldarria, mahai inguruak... Azterketa bat ere aurkeztuko dute, ijito euskaldunen hizkun­tza­ri buruzkoa: Erromintxel­a.

Saria, Benito Lertxundiri
Argizaiola saria Benito Lertxundirentzat izango da aurten, eta abenduaren 6an emango diote ekitaldi berezi batean. Ekitaldia Jon Maiak prestatu eta zuzenduko du: Gauean Argi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!