Osiñagan ariko dira gaur Urumea ibaia garbitzen, Urgarden taldeko kideak, eta animatzen diren hernaniar guztiak. Arratsaldeko 15:30etan egin dute zita, Osiñagako puentekolgante parean.
Gero eta jende gehiago azaltzen da Urumea ibaia garbitzera, Urgardenek deitzen duenean. Aurreko aldian, uztailean, asko izan ziren Ergobitik Karabelerako zatia garbitzen aritu zirenak. Gaur, goraxeago ariko dira, Osiñaga aldean. Eskatu dute oinetako eta arropa egokia eramateko, uretarako; janari pixka bat ere eraman, lanak bukatuta, elkartu eta merienda txiki bat egingo delako. Sagardoa, Iparragirre Sagardotegiaren kontura. Gazte Asanbladak ere bat egin du deialdiarekin, eta Hernaniko Udalak jarriko du materiala. Bestalde, piragua bat, edo uretan ibiltzeko tabla, barku puzgarri, eta abar daukanari dei egin diote eramateko, ondo etorriko dela-eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!