Bertso afaria gaur, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 16a, 01:00

Bertso afaria antolatu du gaur Astigarragako Zipotza Kultur elkarteak. Bertsolariak honakoak izango dira: Amets Arzallus, Iparral­deko txapelduna eta Euskal Herriko azpitxapelduna, eta Sustrai Colina, Iparraldeko Xilaba Bertsolari Txapelketan hirugarren egin duena. Elkartean bertan izango da bertso afaria 21:30etan. Afariak 20 euro balio du eta txartelak Astigarragako Zipotza eta Ekaitz tabernetan daude salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!