Etxerat elkartearen loteria, salgai

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 16a, 01:00

Senideek jakinarazi dutenez, «Etxerat elkartea egoera ekonomiko larrian dago. Orain arte kuota bidez eta aportazio bidez mantendu izan da. Ez dugu inongo diru laguntza publikorik jasotzen. Baina krisiak gu ere ukitu gaitu». Hori horrela, kuota kide berriak egiteko kanpaina abiatuko du eta Gabonetarako loteria atera du. Loteriaren partizipazioak salgai daude Garin eta Rioja tabernetan, 5 euroan. Horrez gain, azaldu dute, baten batek loteria saldu nahiko balu, harremanetan jartzeko: 699 829 198. «Badakigu ez dela garai onena dirua eskatzeko, baina herritarrei eskatzen diegu ahal duten heinean ahal dutena emateko, guk gure lana egiten jarraitu dezagun». y
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!