Jendetza bildu zuten atzoko mobilizazio deialdiek

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 15a, 01:00

Donostian izan ziren manifestazioetan jende asko bildu zen, eguerdian eta arratsaldean. Grebarako deiari dagokionez, Hernanin apenas izan zuen eraginik, denda eta enpresa gehienek ireki baitzituzten ateak.

Milaka lagun bildu ziren atzo sindikatu eta alderdiek deitutako mobilizazioetan, murrizketa neurrien kontra, eta lanpostu eta solidaritatearen alde. Besteak beste, Do­nostian manifestazioak izan ziren eguerdi eta arra­tsal­dean, eta jendetza bildu zen bertan; tartean, hainbat hernaniar. Greba orokorrerako deia egina zegoen atzorako, eta Hernanin ez zuen ia jarraipenik izan. Hernaniko denda eta enpresa gehienak ireki egin zituzten ateak.

CCOO eta UGT gustora, emaitzarekin
Greba orokorrak utzitako da­tue­kin oso gustora azaldu zi­ren atzo CCOO eta UGT sin­dikatu konbokatzaileak. Haien esanetan, «EAE­­ko azpiegitura nagusien plantillek ia %100ean segi diote grebari. Bilboko portua, hiru aireportuak, Renfe, Tuvisa, Tcsa... Eraikuntza sektorea %60an gelditu da, eta industria %50ean. Estatu espainiarrean %80ko jarraipena izan du greba orokorrak».

Patronalen arabera, %3-5 inguruko jarraipena
Eusko Jaurlaritzak adierazi due­nez, langile publikoen %4,5ek egin du greba, eta sektore pribatuan %10ek. Patro­nalen arabera berriz, %3-5ek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!