Boleibolean izena emateko aukera gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 15a, 01:00

2000 urtean jaiotako neskak behar ditu Hernaniko boleibol taldeak, infantil mailako talde berria osatzeko. Orain 8 neska daude, eta beste 6 behar dira. Apuntatzeko, kiroldegira joan, gaur 17:00etan, edo deitu: 656731929. Boleibolak aurten ez du talderik konpetizioan, diru arazoak zirela-eta, hala erabaki zutelako arduradunek. Denboraldi berri bat hasteko dirurik ez, eta pentsatu da, taldea berriro zerotik hastea. «Beste aukera zen, zorretan sartzea, baina horrek epe mo­tzean taldea desagertuko zukeen». Urte gogorrak izan direla diote aurduradunek, eta berriz indarberrituta hasi nahiko luketela. Horretarako, jendeari dei egin diote boleibolera apuntatzeko
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!