podiumera igo zen Nagore Montes joan den igandean, Behobia-Donostia proban, rollersen artean hirugarren emakumerik azkarrena izan zelako, 48:23 denbora eginda. Montesek lehenengo denboraldia zuen patinetan, eta emaitza ezin hobeak lortu ditu: Gipuzkoako Txapelketa eta bost karrera gehiago irabazi, Donostiako 15 km-etan laugarren, eta Behobian hirugarren.
Gero eta roller gehiago
Rollers edo patinetan 200 lagun atera ziren igandean Behobiatik, eta Iñigo Vidondo izan zen azkarrena 39:43 denbora eginda. Rafa Romero eta Gorka Otxotorena hernaniarrak ere tartean ziren, eta ederki bukatu zuten. Gero eta jende gehiago ari da kirol hau probatzen, eta gero eta proba gehiago daude. Donostiako 15 km-etan ere 5 hernaniar izan ziren: Rafa Romero (25garren postua), Alberto Tapiz, Gorka Otxotorena, Ines Arreitunandia eta Nagore Montes. Dagoeneko klubak ere badaude. Horietako bat, Donostia Roller, 90 sozio dituena.
«Adrenalina gustatuz gero, kirol ederra da hau»
Montesek 4 urte daramazki patinak jantzita, eta konpetitzen bat. Kirol paregabea dela dio, arriskua baduen arren: «Arriskua badu. Adibidez, Gaintxurizketa 61 km orduko abiaduran jaitsi genuen guk, igandean. Adrenalina gustatuz gero, kirol paregabea da. Baina beno, protekzioak ere daramazkigu, eta poliki joatea ere badago». Maiatzean hasiko du Montesek datorren denboraldia.