Barrenetxeak debuta, binakakoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 15a, 01:00

Endika Barrenetxea hernaniarrak Urrizarekin batera jokatuko du ligillako partidua, gaur.

Endika Barrenetxea hernaniarrak gaur debutatuko du Binakako Txapelketa Nagu­sian, Urrizarekin batera, Ion eta Juaristiren kontra. Egungo sei bikote onenen artean sartu dute hernaniarra, azken urteak oso onak egin baititu. 2011 urtean bera izan zen erregularrena, B taldeko erremontisten artean. Aurten Uda­berri Sariko finalerdiak jokatu ditu, eta baita Pro­mo­zio Txapelketakoak ere. Kutxa Sarian sartzeko puntu-puntuan ere izan zen.

Urriza, egungo txapelduna, bikote ezin hobea
Javier Urriza iruñarrarekin jo­katuko du Barrenetxea IVak, oraingo buruz buruko txapeldunarekin. Guztira bost partidu jokatu beharko dituzte ligillan, eta gaur dute lehendabizikoa. Galarretan 16:00­etan hasiko da jaialdia, eta bi­garren partidua da txapelketakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!