Lanpostuen alde eta solidaritatearen alde, eta austeritatearen kontra, greba egiteko dei egin dute gaur, Europako zenbait herrialdetan. Gainera, Europa osoan mobilizazioetarako deialdia egin du Europako Sindikatuen Konfederazioak. Grebarekin bat egin duten taldeak honakoak dira: CCOO, UGT, Cumbre Social, ESK, CGT, CNT, USO, Aralar, Alternatiba, eta beste hainbat talde. Beste talde batzuk mobilizazioetan parte hartzeko dei egin dute. Ezker Abertzaleak, adibidez, gaur arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du, arrazoi nahikoa badagoelako protesta egiteko, «finantza erakundeek sortu duten egoera honen aurrean».
Deialdiak, Donostian
Donostian manifestazioak izango dira, 12:00etan eta 18:30etan, Alderdi Ederretik abiatuta. ESKk bere aldetik deitu du manifestazioa, 12:00etan, Bulebarrean.
CCOOk adierazi duenez, historikoa izango da gaurko eguna, «Europa osoan mugituko delako langileria».