Goizueta bete-betean da azaro kulturalean, eta asteburu honetan ere badu non denbora pasa. Ostiralean Unai Bakerok argazki emanaldia eskainiko du, Hego Amerikari buruzkoa, 19:00etan Ganbaran. Larunbatean Umore Ona elkarteko lokala inauguratuko dute, Azoka izenekoa, 13:00ean. Arratsalderako ere ekitaldiak badira: 17:00etan Pilota partiduak; 18:00etan Futbito partidua; 19:00etan Dantzak; eta 21:30etan afaria, Ataletan dabilen jendearentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!